2002-2003 ikasturtean, EHUko Informatika Fakultateko Programazio Funtzionala ikasgaiko praktikan egin beharreko lanaren kodea aurkituko duzu hemen; irakaslea Rosa Arruabarrena izan zelarik.
Lanaren helburua testu bat hartuta bere Huffman kodea sortzea da, guztia Haskell lengoaian idatzitako programazio funtzionalaren kontzeptu eta teknikak erabiliz.
Enuntziatu zehatza enuntziatua.txt izeneko fitxategian aurkituko duzu.
Kode honek GHC konpiladorea erabiliz funtzionatzen du (Hugs ez dago jada garapenean). Hala ere horretarako aldaketa bat egin behar izan diot eta DmaAVL eta DmaZuBiP moduluetatik elementu guztiak esportatzen dira defektuz. Hori egin gabe erroreak gertatzen ziren Hutsa, Errotu, HP eta EP erabiltzean.